Mumbaiko proiektu bat laguntzeko aukera

Ataria 2017ko azaroaren 15a

Ibarratik Misio Taldea Gobernuz Kanpoko Erakundeak Mumbain (India) 18 eta 21 urte arteko emakumeak laguntzeko abian duen proiektua diruz laguntzeko aukera berri bat zabaldu du. Mokoroa txakoki botilak edota Terrai ardo beltza erosiz gero, diru kopuru osoa bideratuko dute haur prostituzioa eta bestelako tratu txarrak jasan dituzten emakumeak laguntzeko.

Ibarrako GKEa Zaragozako beste talde batekin batera egiten du lan Indiako emakume gazteak babestuko dituen etxebizitza bat finantzatzeko.

Getariako Txakolina sormarka duen Mokoroa txakolin botilak 7 euro balio du eta Zarauzko Urteta auzoan egiten dute, Hondarribi Zuri mahatsarekin. Terrai ardo beltzak, berriz, Cariñena sormarka du eta botilak 5 euro balio du. Garnaxa mahatsarekin egiten dute eta ardo ondua da, hiru hilabetez egon da upelean.
Eskaera egiteko 625 420 286 telefono zenbakira deitu behar da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!