Bertso afaria Alaia Martin eta Unai Iturriagarekin

Ataria 2017ko urriaren 18a

Sarek bertso afaria antolatu du azaroaren 3rako. Kirol Elkartean egingo dute eta Alaia Martin eta Unai Iturriaga izango dira bertsolariak eta Mattinek egingo ditu gai jartzaile lanak. 20:30ean hasiko da afaria eta txartelak Zubiaurre, Atari, Txumitxa eta Danon Txokoa tabernetan erosi daitezke. Lana dutenek 18 euro ordaindu beharko dituzte eta langabe eta ikasleek, aldiz, 15 euro.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!