Gaur hasiko dituzte Jesus Guridi auzoko lanak

Ataria 2017ko irailaren 21a

Argiteria guztia aldatuko dute eta errepidea zein aparkalekuak asfaltatuko dituzte, espaloiak eta eskailerak egokituz.

Gaur hasi eta azaroa amaierara bitarte luzatuko dira Ibarrako Jesus Guridi auzoko lanak.
Batetik argiteria aldatuko dute, egungoa zaharkituta baitago. Argiteria guztia aldatuko dute, hodi eta kableak barne. Hodi berriak sartzeko zanga bat irekiko dute zutarrien kontra, lehenengo bihurgunean dagoen koadrotik hasi eta goiko aparkalekuraino.

Bestetik, errepidea zuloz beteta dagoenez, berritu egingo dute. Errepidea bera eta aparkalekuak asfaltatuko dituzte, auzoko lehen zenbakitik hasi eta goiko aparkalekuraino. Espaloiak eta eskailerak ere egokituko dituztela esan du udalak.

Lanak direla eta aparkalekuak ezingo dira erabili eta oharrak jarriko dituzte hauek libratzeko eskatuz. Obraren kostua 108.000 euroko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!