Bideo bat sareratu zuen eta Kuadrilla Egunean Ez ezetz da mezua zeramaten betaurreko moreak banatu zituen ere «Ibarra begirada feminista batetik ikustera gonbidatuz», esan du Aizpea Esnaola Berdintasun teknikariak.
Horiek ez dira izan jaietako ekintza bakarrak dena den. Izan ere, Emagineko kideek Eraso Sexistarik Gabeko Gunea jarri zuten bi egunetan plazan eta Ibarrako mugimendu feministak manifestazioa egin zuen jaietako lehen gauean «kaleak eta gauak gureak dira» aldarrikatuz, gogoratu du teknikariak.
Emagineko kideek esan dutenez, gunera jende asko gerturatu zitzaien. «5 eta 13 urte arteko gazteak gerturatu zitzaizkigun batez ere, gehienak neskak, baina baita mutilak ere, eta haien artean ere parekidetasunaz hitz egiteko abaguneak sortu ziren», esan dute.
«14 eta 17 urte arteko neskak pozik hartu zituzten erasoei aurre nola egin azaltzen duten diptikoak eta mezu feministadun pegatinak», gaineratu dute.