'Ataria', euskara ikasten jarraitzeko

Rebeka Calvo Gonzalez 2017ko uztailaren 19a

Euskara sustatzeko, tokiko hedabideak bultzatzeko eta euskara ikasten ari direnak saritzeko modua aurkitu du Ibarrako Udalak; euskara ikasten ari diren herritarrak Atarikide egitea.

Hirugarren urtea da egiten duela eta aurtengoan, 14 dira TOLOSALDEKO ATARIAko harpidetza urtebetez doan jasoko dutenak.

Udalak egitasmoarekin bi helburu ditu Tomas Ugaldebere Euskara teknikariak azaldu duenez, Ataria proiektuari bultzada eman, «tokian tokiko euskarazko komunikabideak bultzatzea ezinbestekoa baita», eta bide batez, euskara ikasten dutenei erreminta egokia eskaintzea «etxean praktikatzen jarraitu ahal izateko, eguneroko albisteak irakurriz».

Duela hiru urte egiten den egitasmoa da eta Ibarrako Udala ez ezik, ATARIA bera ere pozik dago. «Euskara ikasten dutenak saritzeko modua ere bada, gure helburuetako bat da euskara gizarteratu eta erabilera sustatzea, eta bide horretan bat egiten dugu egitasmo honekin», esan du Iban Urdapilleta kudeatzaileak.

Euskara ikasle guztiak Aitzol euskaltegiko ikasleak dira, hainbat mailatan ari dira, eta guztiei «euskara ikasten lagunduko» diela uste du Ugaldeberek.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!