Jokin Sarasola: «Lan boluntarioak uste dena baino gehiago ematen du»

Rebeka Calvo Gonzalez 2017ko mai. 30a, 08:00

2000aren bueltan hasi zen Hauspoa indarra galduz, ez ekitaldiei dagokienez, antolaketan parte hartzen dutenen konpromisoari dagokionez, baizik. Jokin Sarasola Hauspoa sortu zenetik da elkarteko kide.

Urtean hamar bat hitzordu finko dituzte eta horiez gain Hauspoan parte hatzen duten elkarteek ekitaldiak izaten dituzte eta Hauspoak lagundu egiten die.

Deialdi irekia egin duzue, Hauspoaren etorkizuna zalantzan dagoela diozue.
Jende berria behar dugu. Hauspoaren lana ez dugu zalantzan jartzen, baina elkartea berritu eta indartu behar dugu. Egia da ere lan boluntarioa geroz eta gehiago jartzen dela zalantzan, baina lan boluntario horrek jendeak pentsatzen duena baino gehiago ematen du. Nire ustez gaur egun gauza horiek galtzen ari dira, indibidualistagoak gara.

Jende gaztea eta ideia berriak behar dituzue, hortaz?
Nik nabaritzen dudana da gure bilerak aldatu direla eta gazteek aldaketak dakartzatela. Gazteek atera behar dute hau aurrera eta ni banago, behar bada atzeratu egingo dira. Bileran hitz egin nahi dugu, hori da helburua. Proiektua ez dago ezbaian, mundiala da, formak daude zalantzan, nolabait esateko.

Hauspoak  ekitaldi bat baino gehiago antolatu ditu herrian.
Asko. Hurrengoak San Joan sua eta festetako antzerkia izango dira. Antzerkia jaietan egiten den panpero bazkariaren bueltan hasi ginen egiten. Lehen gizonek bakarrik hartzen zuten parte bazkari horretan eta antzerkiaren aitzakian emakumeak sartu genituen. Gaur egun bazkari hori, puntaren puntan dago.

Erlazionatuak

Herri giroaren hauspoa

Rebeka Calvo Gonzalez 2017 mai 30 Ibarra

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!