'Erradikalak gara' eta kantu afaria, sarea osatzeko

Ataria 2017ko maiatzaren 17a

Urtebete joan da Ibarran emakume taldea osatu zutela, baina hilabete hauek ez dira oso emankorrak izan eta taldea indartu beharrean daudela ikusi dute. Hori dela eta, taldeari izena jarri, Kaxkubi, eta bi ekitaldi antolatu dituzte ostiralerako, udalaren laguntzarekin. Batetik, Erradikalak gara antzezlana ikusi ahal izango da 18:30ean, kultur etxean, eta ondoren, kantu afaria egingo dute Xepla elkartean. Bi ekitaldi hauekin, gainera, abian dagoen I barra-barra Euskaraz ekimenarekin egin nahi izan dute bat. Kantu afaria 21:00etatik aurrera izango da eta bertan herriko beste eragile batek ere hartuko du parte, abesbatzak hain zuzen.

Ibarrako emakume taldea hiru astez behin biltzen da, Zubiaurre tabernan. «Hamar bat emakume biltzen gara oraingoz, eta garai batean Ibarran zegoen emakume taldeari omenaldia eginaz, Kaxkubi izena jarri diogu», esan du taldeko Nerea Arregik.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!