Ibarra Sokatirakoak jardunaldiko onenen artean

Ataria 2017ko urtarrilaren 24a

Laugarren postua eskuratu dute mutilek asteburuan jokatutako 640 kiloko lehian. Lehenengo jardunaldia burututa, bigarrenaren zain daude orain. 

Euskadiko Goma Gaineko 8×8 Sokatira Txapelketaren 640 eta 405 kiloetako lehen saioak jokatu zituzten larunbatean [urtarrilak 21], Mungiako Udal Frontoian. Gizonezkoen 640 kilotan Sokarri taldea nagusitu zen, eta emakumezkoen 405 kilotan, berriz, Gaztedi izan zen onena eta bigarren geratu ziren ibartarrak

Aipatutako bi kategorietan datorren larunbatean (hilak 28) daukate bigarren jardunaldia. Idiazabalgo pilotalekuan jokatuko dute, 17:00etan hasita. Bertan erabakiko da zeintzuk diren sei onenak eta Euskal Herriko Goma Gaineko Txapelketako finala jokatzeko aukera izango dute; otsailaren 4an izango da, Erandion.

1. saioko sailkapenak 640 kilo (gizonak)

  • 1- Sokarri (Bizkaia) 12 p
  • 2-Gaztedi (Bizkaia) 11 p
  • 3-Murueta A (Bizkaia) 10 p
  • 4-Ibarra (Gipuzkoa) 9 p
  • 5-Beti-Gazte (Nafarroa) 8 p
  • 6-Zuraide (Lapurdi) 7 p
  • 7-Abadiño (Bizkaia) 6 p
  • 8-Ñapurrak (Lapurdi) 5 p
  • 9-Gabadi (Lapurdi) 4 p
  • 10-Murueta B (Bizkaia) 3 p
  • 11-Mutriku (Gipuzkoa) 2 p
  • 12-6 Conceyos (Asturias) p 1

405 kilo sailkapenak (emakumeak)

  • 1-Gaztedi (Bizkaia) 3 p
  • 2- Ibarra (Gipuzkoa) 2 p
  • 3-Txantrea (Nafarroa) p 1

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!