....eta 37.na!

Ataria 2017ko urtarrilaren 21a

Ibarrako Xepla Jolas Kultur Elkartearen 37. urteurrena ospatzen ari dira. Hamaiketakoaren eta poteoaren ondoren, bazkaria egiten ari dira elkartean bertan.

37 urte ez dira egunero betetzen, eta Xepla elkarteko kideek goizetik ari dira beren urtemuga ospatzen. Goizean, diana egin dute eta tripa betetzeko aukera ere izan dute elkartean egindako hamaiketakoan. Eguerdian, kalera irten eta poteoa egin dute herrian dultzaineroek girotuta. 

15:00k aldera, mahaiaren bueltan eseri dira kirol elkarteko kideek prestatutako bazkaria jateko. Arratsaldean, kalejira egingo dute trikitilariekin; egun osoko festa, beraz, bazkideak elkarrekin bildu eta urte hauetako guztietako pasadizoak gogoratzeko. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!