Xeplak, 37 urte

Ataria 2017ko urtarrilaren 20a

Ibarrako Xepla Jolas Kultur Elkartearen 37. urteurrena ospatuko dute asteburuan; ekimen ugari antolatu dituzte.

Asteburu berezia izango dute Ibarrako kultur elkarteko kideek: 37 urte bete ditu eta hainbat ekimen antolatu dituzte urtemuga ospatzeko.

Gaur, elkarteko bazkideen arteko mus saioa izango da 22:00etan. Egun handia, ordea, biharkoa izango da eta hainbat ekimen antolatu dituzte egun osoan zehar; goizean, diana eta hamaiketakoa egingo dituzte. Eguerdian, elkartetik atera eta herrira eramango dute festa giroa; poteoa egingo dute dultzaineroek girotuta. Edanaren ondotik, tripa bete behar omen da, eta horretarako aukera izango dute kultur elkarteko bazkideek. Horretarako, Ibarrako Kirol Elkarteko kideen laguntza izango dute eta beraiek arduratuko dira bazkaria prestatzeaz. Mahaitik altxa eta gero, kalejira egingo dute arratsaldean trikitilariekin.

Egun osoko festa, beraz, 37 urteko ibilbidea errepasatzeko eta ospatzeko.

EGITARAUA

URTARRILAK 20, OSTIRALA

22:00. Bazkideen arteko mus saioa.

URTARRILAK 21, LARUNBATA

10:00. Diana, Giro-Arte dultzaineroen eskutik.

11:15. Hamaiketakoa elkartean.

12:00. Poteoa dultzaineroek girotuta.

14:15. Bazkaria elkartean.

18:00. Kalejira tritilariekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!