Gazteen etxebizitzetarako itxarote zerrenda osatu nahi dute

Ataria 2016ko abenduaren 28a

Ibarrako Udalak abenduaren 23an eginiko gobernu batzordean Euskal Herria kaleko 18-2 zenbakietan dauden gazteentzako alokairuzko etxebizitzetarako itxarote zerrenda egitea adostu zuen. 

Izena eman nahi dutenek 18 eta 35 urte artekoak izan behar dute; Ibarran urtebeteko antzinatasuneko erroldatzea izen behar dute edota hiru urte oso azken bost urteetan; ez dute etxebizitzarik jabetzan izan behar azken bi urteetan; eta urteko diru sarrerak 3.000 eta 39.000 euro bitartekoak izan behar dituzte.

Izena eman nahi dutenek urtarrilaren 18ko 13:00ak baino lehen egin beharko dute eta zozketa urtarrilaren 20an egingo dute. Ordua udalaren webgunean jakinaraziko dute.

Argibide gehiagorako edota eskaera orriak jasotzeko 943 67 04 15 telefono zenbakira deitu behar da, www.ibarra.eus webgunera jo edo gizarte@ibarra.eus helbidera idatzi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!