Ibarrako Kultura eta Gazteria sailak antolatuta, hainbat ekitaldi izango dira kultur etxean, Gabonetako oporraldian.
Batetik, astelehenean, hilak 26, txotxongilo emanaldia egongo da kultur etxean, 3 urtetik gorako haurrentzat. Rosa Martinezen Nahia eta Neo: ezusteko bisita ikusi ahal izango da. Rosa Martinezek hainbat motatako txotxongilo eta teknika erabiltzen ditu bere lanetan. Bere lanetako ardatzak antzerkia, txotxongiloak, musika, ipuinak eta neska-mutilen berezko fantasia dira.
Abenduaren 28an, aldiz, ipuin kontaketa bat izango dute, Zurrumurru antzerki taldearen eskutik. 4 eta 9 urte arteko haurrei zuzendutako emanaldia eskainiko dute. Antzerkia, musika eta zirkua uztartzen dituzte eta kale antzerkian zein formatu txikiko aretoetan ibiltzen dira. Umorezko antzerkia egiten du taldeak, 2007. urtea ez geroztik.
Abenduaren 30ean magia izango da nagusi Tor magoarekin. Tor magoa ETB 1 eta ETB 3ko 3txulo, Sorgintxulo eta Olentzerri kantuan saioetan aritu izan da, besteak beste. Familia osoak ikusteko moduko ikuskizuna da.
Egitaraua
Abenduak 26, astelehena
- Txotxongilo emanaldia. Rosa Martinezen Nahia eta Neo: Ezusteko bisita, 17:00etatik aurrera, kultur etxean. 3 urtetik gorako haurrentzat.
Abenduak 28, asteazkena
- Ipuin kontaketa. Zurrumurru taldearen Andrina Basandrina, 17:00etan, kultur etxean. 4 eta 9 urte arteko haurrentzat.
Abenduak 30, ostirala
- Magia emanaldia. Tor magoaren Hator magiara, 17:00etan, kultur etxean. Familia guztiarentzat moduko ikuskizuna.