Ibarra A ondo 300 kilotan

Ataria 2016ko azaroaren 29a

Goma gaineko lauko sokatira txapelketaren jardunaldi berria jokatu zen asteburuan, Artziniegan. 300 kilotan Ibarra A eta B aritu ziren, bi multzotan banatuta.

Lehen multzoan, ibartarrek tiraldi guztiak galdu zituzten, azken postuan sailkatuz. Beste multzoan, Ibarra A-k aurkakoa egin zuen, multzo buru geratuz. 300 kiloko lehen jardunaldian, Beti Gaztek ere multzo buru izatea lortu zuen, Ibarrako Belabieta kiroldegian, 320ko finalean erakutsi zuen nagusitasunari jarraipena emanaz.


260 kilotan Badaiotz izan zen nagusi. Arabarrek jokatutako tiraldi guztiak irabazi zituzten. Bigarren postuan berdindurik geratu ziren Ibarra eta Txantrea. Biek Badaiotzekin galdu egin zuten, eta beste tiraldi guztiak irabazi. Euren artekoan, berdinketa nagusitu zen. Ondorioz, lehen jardunaldiaren amaierako sailkapenean postua partekatzea tokatu zitzaien. Hirugarren postuan Berriozar taldea sailkatu zen, Bizindar eta Uztaritzeren aurretik. Nabarmentzekoa, beraz, 260 kilotan sei taldek parte hartu izana; aurreko urteetan lau izatera iritsi ez direnean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!