Gari Ibarluzea, baldintzapean aske

Ataria 2016ko azaroaren 23a

Argazkia: Askatasun Taupadak

Gari Ibarluzea ibartarra aske geratu da. Epaiketa egin bitartean eta 5.000 euroko bermea ordainduta, aske utzi dute Garikoitz Ibarluzea. Barajaseko aireportuan atxilotu zuten atzo, Madrilen.

2010ean Londresen atxilotu zuten Ibarluzea, eta bere kontrako euroagindu eskaera aztertu ostean, ez Espainiaratzea erabaki zuten. Londrestik abiatu eta Madrilen lurreratu den hegazkinetik jaitsi denean eraman dute atxilo.

Erresuma Batuko Poliziak 2010eko martxoan atxilotu zuen Ibarluzea (Ibarra, 1981), Londresen. 2006tik bilatze eta atxilotze agindupean zegoen, kale erasoekin lotuta. Izan ere, 2002an atxilotu zuten Tolosaldeko beste zazpi gazterekin batera. Baldintzapean aske geratu ostean, 2006an epaitu zituzten, baina Ibarluzea ez zen Auzitegi Nazionalera agertu. 1999 eta 2002 artean hainbat kale erasotan parte hartu izana egozten diote.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!