2002. urtean kale erasoen harira atxilotu zuten eskualdeko beste zenbait gazterekin batera, eta 2006an hura bilatu eta atxilotzeko agindua emana zuen Espainiako Gobernuak. Urte berean epaiketara deitu zuten arren, Garikoitz Ibarluzea ez zen Auzitegi Nazionalera bertaratu.
Geroztik, 2010. urtean Londresen atxilotu zuten, baina haren aurkako Euroagindu eskaera aztertu, eta ez zuten Espainiaratu.