Ibarra B bigarren geratu da Euskal Herrikoan

Ataria 2016ko azaroaren 19a

Euskal Herriko Goma Gaineko Sokatira Txapelketa jokatu da Ibarrako Belabieta kiroldegian, 320 kiloko mailan. Beti Gaztek eraman du txapela eta Ibarra A seigarren postuan geratu da.

Beti Gaztek nagusitasunez irabazi du txapelketa, txanda guztiak irabazi baititu. Horrela geratu da sailkapena: Beti Gazte, Ibarra B, Ñapurrak, Murueta A, Txantrea eta Ibarra A.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!