Sarek euskal presoek jasaten duten oinarrizko eskubideen urraketak salatzen jarraitzen du Salatzen Dut kanpainaren barruan.
Batetik, Ibarrako osasun zentroko langileekin atxikipen kanpaina hasi zuten, eta jada 14 langileren babesa jaso dute. Helburua larriki gaixorik dauden presoek osasunerako duten eskubidearen aldeko aktibatzea sustatzea da.
Bestetik, Ibarran bertso afaria egingo dute Xepla elkartean, azaroaren 18an. Andoni Egaña eta Agin Laburu ariko dira bertsotan 20:30etik aurrera. Sarrerak Zubiaurre, Txumitxa, Atari eta Karlatz tabernetan erosi daitezke 15 euroren truke ikasle eta langabeek, eta 18 eurotan gainontzekoek.
Antolatzaileek bertsozale guztiei eta giza eskubideen alde lan egin nahi duten herritarrei egin diete afarirako joateko gonbita. Iaz egin zuten lehen aldiz Sendi Ekintzan eta oso arrakastatsua izan zen: txartel guztiak agortu ziren. Horregatik aurten, txartela erosi nahi dutenei bizi ibiltzeko deia egin die Sarek; jada asko dira afarirako txartelak erosi dituztenak.
Asmoa da bertso afaria urtero elkarte desberdin batean errepikatzea: «Espero dugu arrazoia beste bat izatea», adierazi dute.