Aurretik egindako lanaren emaitza

Ataria 2016ko urriaren 13a

Ibarrako Uzturpe Ikastolako ikasleek herriko produktu kuttuna gertutik ezagutzen dute; lehen, landaketa tokatu bazitzaien ere, oraingoan piperrak jaso dituzte.

Iragan ostegunean Ibarrako Uzturpe Ikastolako DBH 4. mailako ikasleak ikasgelaren lau paretak baratzearen zabaltasunagatik ordezkatu zituzten. Helburua, herriko produktu kuttuna, piperra, platerera iritsi bitarte jasan behar duen prozesua bertatik bertara ezagutzea da. Honela, baratzegintzaren lana ere balioan jartzeko bidea ematen dute tankerako ekimenek.

Iragan maiatzean, ikasleek prozesuaren lehen faseari ekin zioten; hau da, landaketari. Oraingoan berriz, piperrak jaso eta ontzietan sartu dituzte.

Ekintza aurrera eraman ahal izateko Uzturpe Ikastolak Ibarra 789 taldearen laguntza izan zuen. 2013an martxan jarritako ekimena da, gazteak sentsibilizatzeko helburuarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!