Gazteen batzar zabala eta parrila jatea, etzi

Ataria 2016ko urriaren 5a

Gazte Festak eta Gazte Egunak izandako arrakasta ikusita Ibarrako Gazte Asanbladako kideak jai horien antolakuntzan laguntzen egon zirenei dei egin diete ostiralean, urriak 7, 18:00etan egingo duten batzar zabalean parte hartzeko. Ondoren, parrila jatea egingo dute. Gaztetxean eman behar da izena eta 5 euro ordaindu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!