Garmendia eta Doyharzabal Europako Abentura Raid txapelketan

Ataria 2016ko uztailaren 18a

Uztailaren 20tik 24ra Europako Abentura Raid Txapelketa egingo da Aran bailaran (Espainiako Estatua) eta bertan hartuko dute parte bi ibartarrek.

Europako Abentura Raid Txapelketa egingo da Aran bailaran (Espainiako Estatua) uztailaren 20tik 24ra eta bertan parte hartuko dute Maitane Garmendia eta Beñat Doyharzabal ibartarrek, Euskal Raid-Aralar Kirolak taldearen izenean. Gaizka Agirrek (Artea) eta Imanol Garaizabalek (Elgoibar) osatuko dute taldea.

Lau egun eta hiru gaueko lasterketa izango da, non-stop formatuan, hau da, ez du derrigorrezko geldialdirik. Hainbat kirol modalitate nahasten dira lasterketan: mendi bizikleta, kayak, trekkina, arroil jaitsierak, rappelak, ferrata bideak...500 kilometrotik gorako ibilbidea osatuko dute: Vielhan (Lleida, Herrialde Katalanak) hasiko da eta Lleidan (Herrialde Katalanak) bukatuko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!