Ibarrako Bizi Nahi erretirodunen elkarteak, irteera antolatu du uztailaren 16rako, Donibane Lohizunera. 09:00etan aterako da irteera, Behobian lehenengo geldialdia eginez. Ondoren, denbora librea izango dute Donibane Lohizune bertan ibiltzeko. Bazkaltzera, Almandozko Beola jatetxera gerturatuko dira. Arratsaldea berriz, Hondarribian igaroko dute. Izen emateko epea zabalik dago. Bazkideek 30 euro eta bazkide ez direnek berriz 33 euro ordaindu beharko dute.