Baraualdian dago Aranalde preso politiko ibartarra

Ataria 2016ko uztailaren 5a

Maite Aranalde preso politiko ibartarra 24 orduko baraualdia egiten ari da asteartean Joseba Iturbide eta Izaskun Lesaka euskal preso politikoekin elkartasunez, Ibarrako Ernaik jakinarazi duenez.

Iturbide eta Lesaka kartzela ezberdinetan kartzelaratu zituzten: "Eskubidez dagozkien bisitak galarazten zaizkie, eta euren komunikazioa gutunen bidalketara murrizten da", salatu du Etxerat elkarteak.

Bi preso politikoek "behin baino gehiagotan" azaldu diete euren egoera Frantziako kartzelako agintariei, baina "ez diete irtenbiderik eman". 

Iturbidek gose greba hasi zuen ekainaren 28an, Fleuryn. Lesaka, berriz, zigor ziegan sartu zen bere borondatez ekainaren 15ean, bi presoen senideek Etxerat elkarteari jakinarazi diotenez. 

Etxeratek salatu du dispertsio politikak "areagotu" egiten dituela "bizitza eskubidea urratzen duten horrelako egoerak, esfortzu ekonomiko eta fisiko "bikoitza" egin behar dutelako presoak bisitatzeko, eta desplazamenduen arriskua ere "biderkatzen" delako. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!