"Oso gustura" I. Ibarraldeko Raidarekin

Ataria 2016ko uztailaren 2a

82 parte hartzaile (41 bikote) aritu dira hiru mailatan: emakumezkoak, gizonezkoak eta mistoak. Antolatzaileek probaren balantze oso ona egin dute.

Emakumezkoetan Sagondo Raid, Presibane Neskak eta CDNajrychlesjsie izan dira lehenengo hiruak, eta eskualdeko lehenengoa Baias bikotea izan da, Lide Mendikutek eta Idoia Rodriguezek osatua. Gizonezkoetan Euskal Raid-Aralar Kirolak 1, Euskal Raid-Aralar Kirolak 2 eta Raid Meatzaldea-Aiaraldea izan dira lehenengo hiruak, eta eskualdeko lehenengo bikotea Bidetxur Bila izan dira, Isaak Hilariok eta Igor Aranburuk osatua. Bikote mistoetan Sopels Team, Monte El Pardo MX eta Oioioiii!!! izan dira, eta eskualdeko lehenengoak Garamendi izan dira, Dina Mendikutek eta Eugenio Garaialdek osatua.

"Lehenengoa izateko balantze oso positiboa egiten dugu", esan du Beñat Doyhartzabal antolakuntzako kideak. "Parte hartzaileek oso gustura bukatu dute, eta antolakuntzaren aldetik eta ibilbidearen aldetik gustura gelditu dira. Bazkaria ere goxoa zegoela azaldu dute. Eta gu ere gustura, ikusita beraiek gustura daudela. Atzetik lan asko egin dugu eta ikusi da emaitza ona izan dela".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!