Orain arte ospatu gabeko Gazte Festen atarian daude ibartarrak

Maier Ugartemendia 2016ko eka. 16a, 10:57
Gazte Festak antolatzeko lanetan aritu dira asanblada ezberdinetan, eta gazteen parte hartzea handia izan da .

Ezer ez da berdin kanpainarekin jarraituz, Gazte Festetako egunetan ere auzolana bultzatu nahi dute eta lanerako dei egin dute.

Ibarrako Gazte Festak ospatuko dituzte asteburuan. Bertako eta inguruko gazteentzat hitzordu garrantzitsua izaten da, eta aurten egitarau potoloa prestatu dute eskaera horri erantzuteko.

Izan ere, aurtengo Gazte Festak ez dira berdinak izango, edo hori da behintzat antolatzaileek bilatzen dutena. Horregatik, duela hilabete batzuk Ezer ez da berdin kanpaina abiatu zuten, herriko gazte guztien parte hartzea bilatzen zuena. Eta hain zuzen ere, kanpainak «arrakasta» izan zuen; 60 gaztetik gora bildu baitziren asanblada ezberdinetan, eta ordutik lan talde ezberdinetan egin dute lan aurtengo Gazte Festak prestatzeko.

AUZOLANERAKO DEIA

Hain zuzen ere, gazte guztien parte hartzea bultzatze aldera, auzolanerako deia egin dute antolatzaileek festa hauetan.

Horregatik, gaur, 16:02an muntaia egiteko hitzordua jarri dute. Garbiketa ere auzolanean egingo dute: ekainaren 18an 15:29an, ekainaren 19an 16:33an eta ekainaren 21ean 17:00etan.

EGITARAUA

Bihar, ekainak 17

18:01. Txupinazoa.

18:14. Jolas herrikoiak.

19:16. Sagardo dastaketa.

20:59. Gazte afaria plazan. Tiketak aurrez salgai ohiko lekuetan.

23:02. Kontzertuak plazan: Humus, Kao Etiliko eta Guri 5. Kontzertuen artean ekitaldia egingo dute.

02:03. Dj Bull gaztetxean.

Ekainak 18, larunbata

10:31. Gazteentzako jolasak.

16:29. Alurr dantza taldearen ikuskizuna.

Ondoren. Tortilla patata eta txokolate jatea.

19:31. Elektrotxufla elektrotxaranga herrian zehar.

21:02. Barrikotea gaztetxean, Txakurjana musika taldearekin.

22:33. Su ekitaldia Atarrabiakoen eskutik.

22:59. Kontzertuak plazan: Kezka, Gabezia, Zesuma.

02:01. Dj Jotatxo gaztetxean.

Ekainak 19, igandea

10:29. Gazteenen tartea.

18:02. Bertso musikatuak: Alaia Martin, Oihana Iguaran, Beñat Gaztelumendi, Xamoa, Amaia Agirre (gai jartzailea).

Ondoren. Talo jatea.

22:31. Kontzertua gaztetxean: Oztopo.

Erlazionatuak

Brigada feminista emakumeei etxera laguntzeko

Tolosaldeko Ataria 2016 eka 16 Ibarra

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!