Brigada feminista emakumeei etxera laguntzeko

Ataria 2016ko ekainaren 16a

Ibarrako Emakume Taldeak brigada feminista antolatu du Gazte Festetako ostiral gauerako emakumeei etxera laguntzeko.

Taldeak azaldu duenez «ez dugu eraso sexistarik onartuko». Horregatik, aipatu bezala, bihar, ostirala, 01:30etik 05:30era «etxera bakarrik joateak beldurra ematen dietenei laguntzeko» brigada antolatu dute. Beraz, etxera brigada horren laguntzarekin joan nahi dutenentzat telefono zenbaki bat jarri dute: 632 445 333.

Taldetik jakinarazi dutenez, Ibarrako edozein tokitara edota Tolosara (Amarotz eta Larramendi ere bai) lagunduko dituzte telefono zenbaki horretara deitzen duten emakumeak.

Bestalde, Gazte Festetan eraso sexistarik egongo balitz, erasoa jasaten duen pertsona horrek erasoa salatzeko dei egin dute, eta horretarako ere telefono zenbaki bat jarri dute: 660 461 804. Bi telefono zenbakiak dituzten kartelak plazan egongo dira. Zerbitzu hori Gazte Festetako edozein egunetan egongo da erabilgarri.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!