HAPOaren hasierako onarpena osteguneko plenoaren gaietako bat

Ataria 2016ko maiatzaren 24a

Ibarrako Udalak jakinarazi duenez, ohiko osoko bilkura izango da, ostegunean, maiatzaren 26an, 18:00etan pleno aretoan.

Bertan, ondorengo gaiak jorratuko dituzte, deialdiaren arabera:

1. 2016ko martxoaren 17an egindako ohiko udalbatza bilkuraren aktaren onarpena.

2. 2016ko maiatzaren 12an egindako ez-ohiko udalbatza bilkuraren aktaren onarpena.

3. 66/2016tik 150/2016ra alkate dekretuak jakinaraztea.

4. HAPOaren (Hiritartze antolamendu plan orokorarren) hasierako onarpena.

5. Gipuzkoako Urak-ekin Uraren Kudeaketa integralari buruzko hitzarmena sinatzea onartzea.

6. Animaliak eduki eta babesteko udal ordenantzaren 62. artikuluaren aldaketa.

7. EH Bilduk aurkezten duen mozioa DBE (diru sarrerak bermatzeko errentaren ingurukoa)

8. EH Bilduk aurkezten duen mozioa asilo eskatzaile eta errefuxiatuen ingurukoa

9. Galde-erreguak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!