Ertainek ere euren festa eguna aldarrikatu dute

Ataria 2016ko maiatzaren 21a

Irudian, Ertain festa ospatzeko bildu den taldea.

Ertain festa ospatzen ari dira belaunaldi ezberdinetako herritarrak Ibarran; poteoa, bazkaria eta jolasak izan dituzte, baina oraindik gaueko parranda dute aurretik.

Festaren antolatzaileek «hutsune» bat nabari zuten, «ez hain gazte eta ez hain zahar» sentitzen ziren belaunaldi horietako kideek. Horregatik, belaunaldi horiek elkartzeko asmotan, festa egun bat antolatzea erabaki zuten, eta Ertain festa izena jarri zioten izena.

Aurtengoa izan da ospakizun hau burutu duten lehen aldia, baina aurrera begira ospatzen jarraitzeko asmoa dute. Gaurkoa behintzat giro ederrean ari dira igarotzen, eta mus txapelketaren eta jokoen ondoren, gaueko hitzordua dute oraindik aurretik, euren garaiko musika izango baitute gaztetxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!