Tolosaldeko Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduak, azken egunetan jasandako hainbat "jazarpen" salatu dituzte.
Fresneseko euskal preso politikoak burutzen ari diren gose greba mugagabea dela eta, "elkartasuna adierazteko" egin zuen mugimenduak Ibarran, eta orduan eta ondorengo orduetan jarraipenak izan zituztela salatu dute: "Kalez jantzitako indar armatuen presentzia nabaria zen herrian. Sakeleko telefonoekin grabatuak, etxeraino jarraituak izan ginen bidetik argazkiak ateratzen zizkigutelarik. Hori dena, arratsaldean hasi eta gaua arte. Ordu luzez beraz".
Bestalde, Ibarrako Ernaik salatu zuen gazte batek jasandako jazarpena ere gogora ekarri dute. Hori dela eta, "elkartasun osoa" adierazi nahi izan diote Ibarrako gazte horri eta horrelako gertaerek herrian sortzen duten "intseguritate giroa" errefusatu dute.
Horregatik guztiagatik, aipatu bezala elkarretaratzerako deia egin du.