Zoriontzeko emaitzak

Asier Imaz 2016ko maiatzaren 18a

Larunbatean, hilak 14an, Ibarrako Belabieta kiroldegian Gipuzkoako kadete, jubenil eta senior mailako Gipuzkoako Gimnasia Erritmikoko Txapelketa jokatu zen. Ibarrako Belabieta Gimnasia Erritmikoa taldeko kideak bertan izan ziren, emaitza politak lortuz.

Taldeka, Jubenil A taldeak eta Senior B-k podiuma zapaldu zuten, bigarren postuan sailkatuz. Kadete A laugarren izan zen, eta Kadete B seigarren.

Gimnastei dagokienez, podimera igo zirenak ere izan ziren.  Seniorretan Laida Olazabalek zortzigarren amaitu zuen mazekin, eta hamargarren uztaiarekin.
Jubenil A mailan Leire Mendigain hirugarren gelditu zen, zintarekin postu hori lortzean eta mazekin laugarren egitean. Irene Bengoetxea seigarrena izan zen: zintarekin laugarren postuan amaitu zuen, eta mazekin bosgarren.

Jubenil B mailan Edurne Ezeizak hirugarren egin zuen (3. mazekin eta 4. zintarekin), eta Aintzane Agirrek bosgarren (6. mazekin eta 5. zintarekin).

Kadete A mailan Maialen Mariezkurrena laugarren postuan gelditu zen (3. uztaiarekin eta 8 . mazekin); Ibane Zinkunegi bosgarren (5. uztaiarekin eta 9. mazekin) eta Laia Ortiz seigarren (7. uztaiarekin eta 5. mazekin).

Kadete B mailan, azkenik, Leire Bengoetxea laugarrena izan zen (3. uztaiarekin eta 4. mazekin); Naroa Bengoetxa bosgarren (6. uztaiarekin eta 3. mazekin) eta Ane Calegain zazpigarren (4. uztaiarekin eta 8. mazekin).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!