Etorri bezala joan dira

Maier Ugartemendia 2016ko maiatzaren 16a

Eguraldi tristea izan da goizean Izaskunen, baina horrek ez du lortu festak giro eder eta goxoan agurtzea; hamaiketakoa, bertsolariak eta dantza izan dituzte

Izaskungo festak ospatzen aritu dira azken egunetan, eta eguraldi petralari aurre eginez igaro dituzte, gainera. Gaurkoa ere egun handia dute Izaskunen, eta dianaren soinuek laino ilunen zama jasan behar izan dute. Hain zuzen ere, laino horiek noiz ezkutatuko zain egon dira ia egun osoan, eta iluntzera arte ez du argitu egunak. Festa pixka bat moldatu ere egin behar izan dute. Meza eta hamaiketako herrikoia izan dituzte, eta ondoren kanpoan egitekoa zen bertso saioa taberna barruan egin behar izan dute, babes bila. Umorerik ez da falta izan Lizaso eta Peñagarikanoren bertsoetan eta horrek giro goxoa sortu du.

Arratsaldean ostarteak zeruan agertzen hasiak ziren Alurr Dantza Taldeko dantzarien txanda iritsi denean. Urtero izaten da emanaldia, eta ohikoa den bezala jende mordoa bildu dute dantzariek euren inguruan. Beste bertso saio batekin eta erromeriarekin agurtu dituzte azkenean aurtengo festak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!