Erretirodunek urtero huts egin ezin duten zita

Maier Ugartemendia 2016ko maiatzaren 12a

Bizi-Nahi elkarteak antolatutako Erromeria egunean 55 pertsona bildu dira. Irudian, erretirodunak bazkal aurretik.

Bizi-Nahi elkarteko kideek Erromeria eguna ospatu dute, Izaskunen, egun osoko irteerarekin.

Erromeria eguna ospatzen ari dira Ibarrako Bizi-Nahi elkarteko kideek. Autobusez joan dira Ibarratik Izaskunera eta bertara iritsi bezain laster tokan aritu dira.

Eguerdian hilda dauden elkarteko kideen oroimeneko meza izan dute, eta gosea eginda bazkaltzera joan dira pixkanaka gero eta gehiago ziren euri tantetatik ihesi.

Erromeria eguna izanik, bazkalondoren dantzatzeko aukera izan dute, eta festa egun paregabearen ondoren, berriro ere autobusez itzuliko dira Ibarrara.

Urtero errepikatzen duten hitzordua izaten da honakoa, eta gaurkoan 55 pertsona inguru bildu dira festa egun honetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!