Bizi-Nahik erromeria eguna ospatuko du Izaskunen

Maier Ugartemendia 2016ko maiatzaren 11

Biz-Nahi elkarteak urteroko erromeria eguna ospatuko du bihar, osteguna, Izaskunen. Horretarako egun osoko egitaraua prestatu dute, gainera.

Autobusez joango dira Ibarratik Izaskunera, 11:30ean abiatuko direlarik. Bertara iritsitakoan tokan ariko dira parte hartzaileak.

13:00etan meza izango dute hilda dauden elkarteko kideen oroimenez. 14:00etan, bazkaria egingo dute guztiek elkarrekin, eta bazkalondorena girotzeko erromeria izango dute, dantzatzeko aukera eta guzti izango dutelarik.

Egunari amaiera 19:00etan emango diote; orduan abiatuko da itzulerako autobusa berriro ere elkartera itzultzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!