Gazte festak antolatzeko hausnarketan ari dira Ibarrako gazteak

Maier Ugartemendia 2016ko maiatzaren 5a

Irudian, gazte festak antolatzeko egin duten asanblada irekietako bat.

Gazte Festak ere gertu dituzte Ibarran, aurtengoan ekainaren hirugarren asteko asteburuan ospatuko dituzte, eta gazteen parte hartzea bultzatzeko asmoz Ezer ez da berdin izeneko kanpaina abiatu dute.

Herriko gazte guztien nahia, gazte guztienak diren festan bildu nahi dituzte ekimen honekin. Horretarako, Gazte Asanbladako kideez gain, «beharrezkoa» ikusten zuten herriko gazte guztien parte hartzea, Gurrutxagaren esanetan.

Ezer ez da berdin kanpainak «arrakasta» izan ondoren, Gazte Festak antolatzeari ekiteko lehen asanblada deitu zuten eta «65 gazte» bildu ziren. Lantalde ezberdinak osatu zituzten eta lantalde horietako ordezkariak asanblada ezberdinetan bilduko dira koordinazio lan hori egiteko.

Ekimen honekin herriko «gazte gehienak» elkartzea lortu dutela uste du Gurrutxagak: «Lema batetik harago, gazteek gazteentzat egitea lortu dugu, zentzua emanez».

Gauzak honela, balorazio «oso positiboa» egiten dute, parte hartzen ari den jendea «gogotsu» agertu delako. Aurrera begira, ordea, ez lukete dinamika hau «festa batzuen inguruan geratzea». Harago joanda «laneako gogoarekin» dagoen gazteria bat antolatzea gustatuko litzaieke, euren artean parte hartzea sustatzen jarraitzeko asmoz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!