Belabietako gimnastikalariak, bikain etxean

A. Imaz 2016ko api. 22a, 11:58

Goizean alebin eta infantilen txapelketa jokatu zen, eta arratsaldean benjaminen bigarren topaketa.

Ibarrako Belabieta Kiroldegian Gimnastika Erritmikoko Txapelketa jokatu zen iragan larunbatean. Goizean alebin eta infantil b mailako bigarren fasea jokatu zen, eta arratsaldean, gimnasiak jarraipena izan zuen, benjaminen bigarren topaketarekin.

Goizeko txapelketari dagokionez, Belabieta Gimnastika Erritmikotik azaldu dutenez, maila handiko gimnastikalariek parte hartu zuten. Guztira, 22 izan ziren lehian aritu zirenak.

Ibarrako taldeko kideak ez ziren atzean gelditu, eta Gipuzkoako Txapelketan parte hartzeko saria jaso zuten hiruk: Inko Oruesagastik, Garazi Jauregik eta Intza Agirrek. Gipuzkoako Txapelketa maiatzak 21ean jokatuko da Eibarren.

EMAITZAK
Infantil mailan:
- June Agirre pilotarekin 7. eta guztira (bi faseko emaitzak batuta) 2. Gipuzkoako Txapelketarako sailkatu da.

Alebin mailan taldeka:
- Samaniego Taldea 6. eta Uzturpe Taldea 14. Guztira Samaniego 7. eta Uzturpe 10. 17 taldek parte hartu zuten.


Alebin indibidualak, aroarekin:
- Inko Oruesagasti 1. eta guztira 2.
- Garazi Jauregi 4. eta guztira 4.
- Intza Agirre 3. eta guztira 5.
- Olaia Gartziarena 9. eta guztira 11.
- Irati Arruabarrena 10. eta guztira 9.
- Haizea Telleria 11. eta guztira 10.
- Malen Ugartemendia 15. eta guztira 18.
- Nagore Imaz 16. eta guztira 17.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!