Maiza, Gipuzkoa Basketekin

M.Iraola 2016ko apirilaren 21a

TAKEko jokalari ohiak denboraldia amaitu berri du Iraurgirekin, eta ACBko denboraldia amaitu bitartean, Gipuzkoa Basketekin entrenatuko du. 

Etxean "lasai-lasai" zegoela jaso zuen Gaizka Maizak Lolo Encinas, GBCko entrenatzaile-laguntzailearen deia. "Sekulako ezustekoa hartu nuen, ez nuen horrelakorik espero", dio ibartarrak, pozik.

Gipuzkoa Basketeko jokalari ugari min hartuta dira, eta ondorioz, laguntza eskatu dio Donostiako taldeak Iraurgiri. Izan ere, Azpeitiko taldea asteartean kanporatu zuten Zilarrezko LEB ligako igoera fasetik, eta beraz, denboraldia amaitutzat eman dute. Maizarekin batera, taldeko Xabi Oroz ere ariko da Fisac-en esanetara.

Asteazkenean egin zuten lehen lan saioa, eta gustura da Maiza: "Esperientzia berria izan zen. Sistema berriak ikasi genituen, eta asko ikastea espero dut. Ahal dugunean lagunduko diogu GBCri". 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!