Etxean "lasai-lasai" zegoela jaso zuen Gaizka Maizak Lolo Encinas, GBCko entrenatzaile-laguntzailearen deia. "Sekulako ezustekoa hartu nuen, ez nuen horrelakorik espero", dio ibartarrak, pozik.
Gipuzkoa Basketeko jokalari ugari min hartuta dira, eta ondorioz, laguntza eskatu dio Donostiako taldeak Iraurgiri. Izan ere, Azpeitiko taldea asteartean kanporatu zuten Zilarrezko LEB ligako igoera fasetik, eta beraz, denboraldia amaitutzat eman dute. Maizarekin batera, taldeko Xabi Oroz ere ariko da Fisac-en esanetara.
Asteazkenean egin zuten lehen lan saioa, eta gustura da Maiza: "Esperientzia berria izan zen. Sistema berriak ikasi genituen, eta asko ikastea espero dut. Ahal dugunean lagunduko diogu GBCri".