Menua, bertako eta garaiko produktuekin

Maier Ugartemendia 2016ko apirilaren 8a

Basque Culinary Center eta Ikastolen Elkarteak elkarrekin sortutako Sukaldatuz proiektua burutu dute aste honetan Ibarrako Uzturpe ikastolan hirugarrenez.

LH 5 eta 6 mailako ikasleek parte hartu dute, eta helburua bertako eta garaiko produktuekin egindako menuak osatzen ikastea da, prozesu guztia eurek eginaz: erosketak, sukaldatzea, jatea eta garbitzea. Gurasoei zuzendutako tailer bat ere izan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!