Andres Aramendi zendu da

Ataria 2016ko martxoaren 29a

Eskualdeko pilota mundua doluz da. Andres Aramendi, «35 urtetan behintzat», Tolosako Aurrera Pilota Elkartean lehenik eta Aurrera-Saiazen gero, pilotaren alde lan asko egindako gizona hil zen astelehenean, 72 urte zituela. Aurrera-Saiazeko delegatua eta pilotako epailea izan zen urte askotan. 

Albistea ezagututa, Luis Galarragak, Aurrera-Saiazen izenean eta bertatik pasa diren pilotari guztien izenean «eskerrak» eman nahi izan dizkio Aramendiri elkartean egindako lan guztiagatik: «Pilota bihotzean zeraman, gaztetan pilotaria izan zen, eta pilotarien ondoan egotea gustatzen zitzaion».

2009. urtean, VI. Hitza Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren egunean, urteetan egindako lana eskertzeko omenaldia eskaini zitzaion Andres Aramendik Tolosako Beotibar pilotalekuan, omenaldi irabazia eta merezia. Kideek eta pilotazaleek orduan erakutsi zioten mirespena erakutsiko nahi diote egunotan ere.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!