Oporretan ere aspertzeko betarik ez izateko

Maier Ugartemendia 2016ko mar. 22a, 10:01

Ibarrako kultur etxeak eta Gazte Zulo gaztelekuak Aste Santuetako oporretarako egitarau potoloa osatu dute herriko haur, gaztetxo eta nerabeentzat.

Gazte Zulo haur eta nerabeen parte hartzea sustatzeko zerbitzua da. Irailetik martxan dago Azkue auzoko lokaletan eta bertan 6 urtetik 17 urtera bitarte haur eta gazteentzat ekimenak antolatzen dituzte.

Aste Santuak adin tarte horretako haur eta gaztetxoentzat jai egunak izaten direla aprobetxatuz, ohiko ordutegi eta egitarautik kanpo ekimen ezberdinak antolatu ditu; tartean, hilaren 29ko kale ekintza.

ORDUTEGI ALDAKETA

Pazko astean, hau da, martxoaren 29tik apirilak 1era bitarte, Ibarrako kultur etxeak eta liburutegiak ere ordutegi aldaketa jasango dutela jakinarazi dute.

Kultur etxea eta liburutegia 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era egongo dira zabalik egun horietan.

ASTE SANTUKO EGITARAUA

Martxoak 23, asteazkena

16:30-18:00. Arrautzak dekoratzen jolasa, Gazte Zulon, 6-9 urte bitartekoentzat.
18:00-19:30. Arrautzak dekoratzen jolasa, Gazte Zulon, 10-12 urte bitartekoentzat.

Martxoak 29, asteartea

17:00. Amilami ipuin kontaketa musikatua Pantzart taldearen eskutik, kultur etxean. Adina: 3-9 urte.
18:00-20:00. Zirko jolasak Ibarrako plazan, adin guztientzat.

Martxoak 30, asteazkena

17:00. Miru eta bere lagunak emanaldia Kiliklon taldearen eskutik, kultur etxean. Adina: 2-7 urte.
18:00-20:00. Zine foruma, gazte Zulon. Adin guztietarako.

Martxoak 31, osteguna

17:00. Potxin eta Patxin pailazoen Herriko jaiak emanaldia, kultur etxean.
16:30-20:00. Sukaldaritza osasuntsua tailerra, Gazte zulon. Adina: 10-12 urte.

Apirilak 1, ostirala

10:00-18:00. Gazte Zulotik irteera Olaberriako karting-era. Adina: 13-17 urte.

Apirilak 2, larunbata

16:30. Barre terapia, Gazte Zulon. Adina: 13-17 urte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!