Peoi igeltseroen eta peoi lorezainen lan poltsak osatu nahi ditu Ibarrako Udalak. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eman ditu argitara bi deialdiak. Eskaera eredu ofizialak Ibarrako udaletxean nahiz web orrian eskura daitezke. Eskabideak aurkezteko epea martxoaren 17an amaituko da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?