Sendi Ekintza: Batzar orokorra eta elkartearen eguna ospatuko dituzte asteburuan

Maier Ugartemendia 2016ko otsailaren 25a

Asteburu betea izango dute datorrena Sendi Ekintza elkartekoek. Bihar, ostirala, batzar orokorra egingo dute, eta larunbatean txotx irekierarekin batera elkartearen eguna ospatuko dute.

Maite Galarraga juntakideak azaldu bezala, bihar, 19:00etan elkartuko dira eta «urtean zehar egindako aldaketa batzuk, kontuak eta iradokizunak azalduko dituzte». Horrez gain, galde-erreguei ere egingo diote tartea.

Larunbatean, berriz, 17:00etan ekingo diote festari. Belabieta kiroldegian pilota partidak izango dituzte. 19:00etatik aurrera, txiri irekiera izango dute, baina, horrez gain, pintxo dastaketa, bertsoak eta trikitia ere izango dituzte. Giro «ahalik eta onenean» arratsalde pasa egiten saiatuko dira.

Festaren aitzakian bazkideak elkartu egiten dira, eta bide batez, nahi duenari elkartea «erakusteko» ere aprobetxatzen dute, «irekita» izaten baita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!