Beste domina bat Munduko Txapelketan ibartarrentzat

Tolosaldeko Ataria 2016ko ots. 20a, 14:43

Herbehereetan jokatzen ari den Munduko Txapelketan parte hartzen ari da azken egunetan Ibarrako Sokatira Txapelketa, eta atzokoan Ibarrako talde mistoak zilarrezko domina lortu zuen

Maila eta modalitate ezberdinetan ari da parte hartzen Ibarrako taldea. Lehen domina ostegunean etorri zen, orduan emakumeen taldeak 540 kilokoan hirugarren postua lortu baitzuen. Atzokoan, berriz, talde mistoa izan zen gogor lehiatuta zilarrezkoa domina lortu zuena talde mistoen modalitatean. Txina Taipei taldearen aurka jokatu behar izan zuten finala, eta txinatarrak izan ziren azkenean garaile (540koan ere talde bera izan zen garaile).

Atzokoan Ibarrako emakumeen taldeak 500 kilokoan brontzezko domina jokoan izan zuen Gaztediren aurka, baina Gaztedi garaitu zitzaien eta hortaz, eurentzat izan zen hirugarren postua.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!