Ibarrako sokatira taldekoak brontzezkoa Munduko Txapelketan

Ataria 2016ko otsailaren 19a

Ibarrako Sokatira taldeko neskek, Herbehereetan jokatzen ari den Munduko Txapelketan hirugarren postua lortu dute 540 kilokoan, klub mailan

Gaztedi Talde bizkaitarra izan zen maila berean bigarren postua lortu zuena, eta irabazleak Txina Taipei taldekoak.Ibarrako taldekideek adierazi dutenez, kiloetan "oso behera" zeuden eta taldean aldaketa bat egin zuten: "Neska txiki bat Holandako neska handi bategatik". Hala ere, 511 kilotako pisua zuten.

Herrialde ezberdinetako hamaika taldek parte hartu zuten maila horretan: Holanda, Hego Afrika, Ipar Irlanda, Eskozia, Israel, Irlandako bi talde, Suedia, Txina, eta Euskal herriko Gaztedi eta Ibarra.

Mutilen taldeak "momentuz" ez du dominarik jaso. Gaur beste pisu batzuetan ari dira lehiatzen eta mistoa ere jokatuko dute. Asteburuan Nazio mailako tiraldiak egingo dituzte Euskal Herriko talde desberdinetako kideek osatutako taldearekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!