Jon Mintegiaga bihar aske geldituko da

Ataria 2016ko otsailaren 3a

Gaur jakinarazi diote albistea preso politiko ibartarrari. Telefonoz etxera deitu eta senideei esan die. Abokatuak oraindik ez du baieztapenik, baina "normaltzat" jo du hori, eta bihar jarriko da Espainiako Auzitegi Nazionalarekin harremanetan. 20.000 euroko bermepean askatuko dute Mintegiaga.

2015eko urtarrilaren 12an atxilotu zuen Guardia Zibilak Jon Mintegiaga, Herrira auziaren harira. Egun Aranjuezeko espetxean zegoen, Ibarratik 500 kilometrora. Senide eta lagunak bihar goizean ekingo diote Aranjuezerako bideari. Senideek azaldu dutenez, "abokatuaren arabera, bermea goizean ordaintzen baldin badugu bihar geldituko litzateke aske".

Epaiketaren zain geldituko da Jon Mintegiaga.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!