2016/02/04 19:00
Hauspoa elkarteak antolatu du San Ageda bezperako egitaraua.
Otsailaren 4an, arratsaldeko 19:00etan Izaskun auzoko beheko jatetxean elkartuko dira eskaleak, tradizionalez jantzita eta makilarekin. Bertako baserri guztietara joango dira eskean, bertsolari eta trikitilariekin batera.
Iñigo Gorostarzu eta Adur Gorostidi bertsolariak izango dira eskean eta trikitilari eta panderojole bikote bat ere bai.
Eskean ibili ondoren, Xepla elkartean batxuri-zopa bikaina izango dute zain. Aurten ere, 20-25 lagun biltzea espero dute.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?