Hain zuzen ere, aurten, euskal dantzak lantzen aritzen diren haurrek behar duten materiala eskuratzeko erabiliko dute zozketaren bidez lortutako dirua.
Urtarrilaren 13an egin zen irabazlea nor zen jakiteko zozketa, eta aurtengo sariduna Axun Ibarbia Zubelzu izan da. Ramon Gartziak diseinatutako antzinako bi jantzi edo 420,70 € zen saria, eta azkenik Ibarbiak dirua jasotzea aukeratu du.