Elkartasun mezuak Vivonneraino eraman dituzte ibartarrek

Ataria 2016ko urtarrilaren 18a

Irudian, elkartasun martxara joandako herritarrek ateratako argazkia

Maite Aranalde ibartarra Frantziako Vivonne espetxean espetxeratua dago, herritik 468 kilometrotara, eta larunbatean elkartasun martxa bat antolatu zuten bertara

Ibarratik goizean goiz hogeita hamar pertsona inguru abiatu ziren autobusean Vivonnera.Bost euskal preso politiko aurkitzen dira une honetan bertan, tartean Maite Aranalde ibartarra.

Ibarratik abiatutako elkartasun martxak Aranalderen eta gainerako euskal presoen senideak espetxeko atariraino lagundu zituzten, eta senideak bisitatzen zituzten bitartean, bertaratutako ibartarrek espetxeari buelta eman zioten banderola eta pankartekin. Gainera, presoekin nolabaiteko komunikazioa lortzeko asmoz, hainbat bide erabiltzen ere saiatu ziren: "Hainbat suziri bota, musika ekipoaren bidez elkar komunikatu, txalaparta jo eta euskal Presoak Etxera banderola bat altxa genuen helioz betetako puxikekin".

Gendarmeak ere gerturatu zitzaizkien identifikazio eske, baina martxan egin izan duten azken bost urteetan "inolako oztoporik" jarri izan ez dietenez, bertaratu zirenak "ukatu" egin ziren identifikatzera, eta azkenean, beharrik ere ez zuten izan.

Ibarrako Ezker Abertzaleak bidaiatik bueltan adierazi zuen espetxeetara "behar den adina aldiz" joango direla, "preso guztiak etxean izan arte". Eta horrez gian, otsailean Espainiako espetxe guztietara egingo den martxan "parte hartzeko deia" ere luzatu nahi izan zuten, "elkartasunak ezin baitu etenik izan".

Bidaia laburbiltzen duen bideoa ere osatu zuten (iturria: askatasun taupadak):

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!