Larunbatean, Laukizen, hirugarren gelditu zen Ibarra. 680 kiloko txapelketa jokatu zen bertan, jardunaldi bakarrera. Abadiño gelditu zen bigarren. Igandean, 640 kiloko txapelketa hasi zen Ezpeletan. Lehen jardunaldian, ibartarrak laugarren amaitu zuten. Pisu honetan, sei taldek lortuko dute finalerako txartela. Bi hilabete barru Munduko Txapelketa jokatuko da.