Orekaren bila

Maier Ugartemendia 2015eko azaroaren 13a

Ibarrako Gazte Asanblada kultur astea ospatzen ari da eta gaur txikienentzat prestatutako zirko tailerra jarri dute plazako estalpean

Ostiral arratsaldea, eta Ibarrako plaza beteta. Umeak soka baten gainean zebiltzan, orekaren bila. Izan ere, Ibarrako Gazte Asanbladak antolatutako kultur astearen barruan zirko tailerra izan dute gaur txikienek, eta diaboloak edo monozikloa bezalako jolasak izan arren, zalantzarik gabe, oreka mantentzeko sokak izan du arrakasta gehien, haurrak ilaran egon baitira zintatik pasatzeko euren txanda noiz iritsiko zain. Gazteen laguntzari esker sokaren alde batetik bestera pasa, eta zeruan ibiltzen diren helduenen pare sentitu dira.

Iluntzean, berriz, Barry Manleyren monologoa izan dute gaztetxean.

Igandean emango diote amaiera kultur asteari:

AZAROAK 14, LARUNBATA
19:00. Tortilla txapelketa, mojitoak eta pintxada.

AZAROAK 15, IGANDEA
18:00. Bertso tailerra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!