Auzolana eta umorea Azkuen

Iñigo Terradillos 2015eko urriaren 24a

Giro polita da nagusi gaurkoan Ibarrako Azkue auzoan, euren festa ospatzen baitute. Badira urte batzuk ospatzen hasi zirenetik, eta dagoeneko hutsik egin ezin duen egun bilakatu da azkuetarrentzat.

Ekitaldiz beteriko eguna prestatu dute Azkue auzoko ibartarrek beste urte batez. Dianak iraagarri du goizean festa eguna dela gaurkoa, eta pintxo pote eta tokarekin hasi dira. Ondoren bota dute txupinazoa, eta orduan entzun dira auzoko irudia den astoaren arrantzak. somatu du nonbait bere etxean egun berezia zela. Eguerdian jatekoa eta musikaz gozatzeko aukera izan dute, eta gero bazkari legea egiteko elkartu dira auzotarrak. Bingoan jokatu dute aurten bazkalostean berrikuntza moduan, eta gauerako, berriz kontzertuak utzi dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!